Jaialdia: 'Ongi etorri txiki-handien erresumara'
Urriaren 18an Buruhandien eta erraldoien jaialdia ospatuko dute Urretxuko Gernikako Arbola plazan, Ongi etorri txiki-handien erresumara lemapean.
Egitaraua
- 11:00. Erraldoi-buruhandiak egiteko tailerra
- 12:15. Euskal bandoleroen kontakizuna
- 13:00. Urretxuko erraldoi-buruhandien dantza saioa
- 18:30. Urretxuko erraldoien kalejira erdiguneko kaleetan
- 19:00. Buruhandien topaketa-entzierroa plazaraino
- 19:30. Erraldoi-buruhandien dantza
- 20:00. Disko festa jaialdia













