Jardunaldia: Talidomidak kaltetuen alde
Talidomidak kaltetuen aldeko V. Jardunaldia egingo dute Legorretan irailaren 23an eta 24an. Hona larunbateko egitaraua:
Larunbata, irailak 24
- 11:00. Talidomidak kaltetutakoen aldeko V. lasterketa. Izena emateko hemen. 7 euro ordaindu behar da, eta bildutako dirua Zure Irrifarra Nire Indarra elkartearentzat izango da.
- 12:30. Pikukada Legorretako batukada taldearen emanaldia.
- Horrez gain, goizean zehar artisau azoka egongo da herriko plazan.
- 13:00. XIII. garagardo azoka: barra irekiera. Ondoren, P-Tardeo Sisters taldea.