Jardunaldiak: Goierriko XV. Hamabostaldi Ekologikoa
Irailaren 10etik 22ra Goierriko XV. Hamabostaldi Ekologikoa egingo dute.
Irailak 10, asteartea
- 17:30. Sukaldaritza tailerra, Biziolan. Osoa Cooking-eko Anne Otegi sukaldariaren eskutik batch-cooking edo asteko otorduen antolaketa eta prestaketa eraginkorrerako gomendioak jasoko ditugu, ikasturtea tokiko elikagai ekologiko osasungarriekin modu duinean elikatuz hasteko.














