Kalejira: Santa Zezilia eguna ospatzeko kalejira
Azaroaren 20an (17:30-19:00) Santa Zezilia eguna ospatzeko kalejira egingo dute Sekundino Esnaola musika eskolako ikasleek Urretxuko eta Zumarragako kaleetan barrenan. Euria eginez gero, ez dute kalejirarik egingo, eta Zumarragako Euskadi plazan egingo dute saioa. Ondoren, txokolatada izango dute.













