Kantua: Gabon eskeak
Abenduaren 24an, 11:00etan hasita, Zegamako haurrak Gabon Kantak abesten ibiliko dira kaleetan zehar Aizkorri Guraso Elkarteak antolatuta. Kantu eskea Olaran auzotik abiatuko da, eta Tobera Musika Eskolako trikiti, pandero eta perkusio-ikasleek ere parte hartuko dute. 18:00etan, Olentzerorekin eta Mari Domingirekin, Gabon-eskea Olaran auzotik irtenda, herri-gunean zehar. 20:00ak inguruan amaituko da Ostatu aurrean.













