Liburu aurkezpena: 'Bertsoaren harria'
Koldo Izagirrek idatzitako Bertsoaren harria liburua aurkeztuko dute, hilaren 15ean, Lazkaon. Ekitaldian Maddalen Akizu eta Iñaki Murua bertsolariek ere parte hartuko dute.
- Eguna: Irailak 15, asteartea
- Ordua: 19:00
- Lekua: Lazkaoko Kultur Etxea
OHARRA: Aforoa mugatua egongo da eta beharrezkoa izango da segurtasun eta higiene neurri guztiak betetzea: musukoaren erabilera, pertsonen artean 1,5 metroko distantzia mantentzea eta gel hidro-alkoholikoaren erabilera derrigorrezkoa izango da.













