Olentzero Azoka
Legazpiko Ilinti merkatari elkarteak eta udalak antolatuta, Olentzero Azoka egingo dute, azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean.
Herriko hamazazpi merkatarik beraien produktuak kalera aterako dituzte, bi egunez. Umeentzako jolasak, musika, astotxoa, talogileak eta zozketak izango dira.














