Ormaiztegiko Festak: Aurreneko asteburua
Ormaiztegin San Andres jaien lehendabiziko asteburua izango dute. Ostiraletik igandera, ekitaldi sorta antolatu dute:
Azaroak 23, ostirala:
· 16:00: Mus txapelketa 8 erregetara, jubilatuen egoitzan.
· 16:30: Umeen showa, karpan.
· Ondoren: Euskaraldiaren hasierako mosaiko erraldoia, Muxika egurastokian.
· 19:00: Gazteen txosna irekiera, trikipoteoarekin, karpan.
· 23:00: Kontzertuak gazteek antolatuta, karpan: Kimera, Odolaren Mintzoa eta The New Brigade.
Azaroak 24, larunbata, XIX. mendeko eleganteen VI. bilkura:
· Egun osoan zehar: Photocall-a XIX. mendeko dekoratuekin, garaiko autoen erakusketa, Balneario de Ormaiztegi erakusketa eta Euskaraldia photocall-a, Muxika egurastokian.
· 12:00-15:00: Jundajo txarangak kaleak alaituko ditu.
· 12:00-14:00: Pintxo eleganteen V. lehiaketa. Arana, Murua, Eskola Zaharrak eta Itxune tabernetan. Pintxoen osagai nagusia piperra izango da.
· 12:30: Paseo elegantea, udaletxetik bainuetxeraino.
· 14:30: Eleganteen bazkaria, karpan.
· Bazkalondoren: Bingo herrikoia.
· 17:00: Haurrentzako tailerra, eliz atarian.
· 17:30: Txokolatea eta Bolatuen prestaketa eta dastaketa, eliz atarian.
· 23:30: Kontzertuak, gazteek antolatuta, karpan: Guri5! eta Stepi Selektah.
Azaroak 25, igandea:
· 12:00: Haurren danborrada, herriko kaleetan zehar.
· 18:00: Goruntz taldearen saioa, Zubipe kiroldegian.