Aitor Ugarte aramaioarrak eta Onditz Iturbe igorretarrak irabazi dute Txindokiko Kilometro Bertikala
Lehen goierritarrak Beñat Bereziartu lazkaotarra eta Maider Unanue aramarra izan dira.

Arabara eta Bizkaira joan dira Txindokiko Kilometro Bertikaleko txapelak: gizonezkoen artean Aitor Ugarte aramaioarra nagusitu da eta emakumezkoen artean, berriz, Onditz Iturbe igorrearra. Ugartek 35 minutu eta lau segundo behar izan ditu Txindokira igotzeko. Bigarren postuan Ibai Larrea antzuolarra sailkatu da (35:18) eta hirugarrenean Iu Net kataluniarra (35:43). Beñat Bereziartu lazkaotarra zortzigarren postuan sailkatu da (37:58) eta Beñat Katarain zegamarra 18. postuan (39:54).
Emakumezkoei dagokienez, bigarren postuan Leire Elola tolosarra sailkatu da (48:24) eta hirugarrenean Claudia Sarrate kataluniarra (48:40). Lehen goierritarra Maider Unanue aramarra izan da, bosgarren postuan (49:43). Amaia Insausti idiazabaldarra 12. postuan sailkatu da (51:44).

Aitor Ugarte garailea, erdian.


















































































































































