Ospakizuna: Aralar natur-parkearen eguna

Ekainaren 8an Aralar natur-parkearen eguna ospatuko dute Errekontako lepoan, Ausa-Gaztelu mendiaren barrenean.
OHAR GARRANTZITSUA ARALARKO NATURA-PARKEAREN EGUNA DELA ETA
Eguraldi iragarpena eta bidearen egoera dela eta, igandeko Aralarko natura-parkearen eguna Larraizko Zamao aisia-lekuan izango da (ez Errekontan).
Jarduerak goizeko 10etan hasiko dira. Musika emanaldia ermitan izango da. Ez dago aldaketarik autobusaren goizeko ordutegian (8:30ean Donostiatik).
Itzulerako autobusa, aldiz, 13:00ean izango da.
EGITARAUA
- 09:30. Larraiztik abiatu.
- 11:00. Parte hartzaileek han izango den artaldea bertatik bertara ikusteko eta sentitzeko aukera izango dute eta aditu batek natura-parkean betetzen duen eginkizuna azalduko die Errekontan, baita nola zaintzen eta ustiatzen den ere.
- Ondoren. basozain batek Basabizin, Aldundiak Gipuzkoako basa-fauna berreskuratzeko Urnietan duen zentroan, artatutako eta sendatutako hegazti bat askatuko du. Aurretik, basozainak Basabiziren funtzionamenduaz eta askatuko den hegaztiaren nondik norakoari buruzko argitasunak emango ditu.
- Segidan. Abaltzisketako txantxoen dantza (eta musika) emanaldia izango da. “Talde hori ikusteko aukera asko ez da izaten, are gutxiago urte garai honetan eta mendian. Berezia izango da”, nabarmendu du aldundiak.
- Hori bukatutakoan. Et Incarnatus talde entzutetsuaren txanda izango da. Soka lauko-boskote batek Menditik itsasoraino dantzan (II) egingo eskainiko du Migel Zeberioren zuzendaritzapean.
- Azkenik. Gazta dastaketa (eta salmenta) izango da. Edalontzia norberak eraman behar du etxetik. Egitaraua 13:30etan bukatuko da.
- Ondoren. Parte-hartzaileak etorritako bide beretik oinez itzuliko dira abiapuntura ingurumen-hezitzaileek lagunduta.