Ospakizuna: Ataungo Artadi elkartearen 40. urteurrena
San Gregorio auzoko plazan dagoen Artadi kultur elkarteak 40 urte bete ditu, eta urriaren 28an, larunbata, ospatuko dute urteurreneko festa. Pintxo-potearen aitzakian elkartuko dira, 19:00etan, ondoren eta musika kontzertuak antolatu dituzte. Beasaingo Sheldon’s taldeak joko du aurrena, 20:30ean hasita. Gauean, B DJ ataundarrak jarriko du musika.













