Ospakizuna: Erdi Aroko Festa Seguran
Erdi Aroko festa azkenekoz egin zuten 2015ean, Seguran.Miriam Luki Uztailaren 12an, egun osoan, Erdi Aroko Festa ospatuko dute Seguran, Harresirik Karkabara Erdi Aro elkarteak antolatuta. 10 urteren ondoren berreskuratu dute festa.
EGITARAUA
Goizean
- 11:00. Atari irekiera txistulariekin eta nobleziarekin
- 11:30-13:30. Ume jolasak eta paper tailerra
- 12:00. Herriko abesbatza beheko plazan
- Jarraian. Gari jotzea txalapartaz girotuta
- 14:00. Atarien itxiera
Arratsaldean
- 16:30. Atari irekiera dultzaineroekin eta nobleziarekin
- 17:00. Burukoen desfilea plazan
- 17:00-18:00. Ume jolasak
- 18:00. Gari jotzea bertsolariekin beheko plazan
- 19:00. Atarien itxiera
- 19:30. Eneko Haritza euskaldunen erregea antzezlana Errebote plazan
- 21:00. Herri afaria














