Ospakizuna: Gipuzkoako Artzain Eguna
Irailaren 3an Gipuzkoako Artzain Eguna ospatuko dute Legazpin.
EGITARAUA
- 10:00. Postuen irekiera
- 9:45-10:30. Lehiaketarako gaztak jasotzeko tartea
- 10:45. Gipuzkoako Artzain Gaztaren 39. Lehiaketaren hasiera
- 11:00. Gaztagintza tailerra haur eta gaztetxoentzat
- 11:00. Gazta dastaketa: herritarren saria (1.go gazta bukatzen den arte)
- 11:00. Legazpiko Musika bandaren kalejira
- 11:30. Sagardo dastaketaren irekiera
- 11:30. Artzain txakurrak trebatzeko saioa Aritz Ganboaren eskutik
- 12:00. Gazteek osatutako epaimahaia Gazta Lehiaketan
- 12:00. Ardi-okelaren Gipuzkoako 31. lehiaketa
- 12:15. Ardi mozketaren erakustaldia
- 12:45. Ardi-okelaren banaketa
- 13:00. Artzainei omenaldiak: Erreizabal baserriko Juan Jose Aranguren eta Arantxa Segurola, legazpiarrak; Joxe Mari Altxu Almandoz eta Benjamin Altxu Almandoz ameriketan izandako artzainak.
- 13:30tik aurrera. Sari banaketa
- Elustondo anai-arrebak girotuko dute goiza trikitixa emanaldiarekin
Goizean zehar
- Euskal Herriko Latxa arrazako ardi eta ahari erakusketa
- Artzai Gazta elkarteko kideen gazta salmenta
- Sagardo dastaketa
- Artisauen erakusketa eta azoka udaletxearen aurrealdean
Herri bazkaria
- Ordua: 14:30
- Tokia: Aitxuri jatetxea
Arratsaldean
Gipuzkoako 54. Artzain Txakur Txapelketa
- Ordua: 17:30
- Tokia: Urtatzako zelaia













