Ospakizuna: Gipuzkoako Artzain Eguna Legazpin
Irailaren 7an Gipuzkoako Artzain Eguna ospatuko dute Legazpin.
EGITARAUA
- 10:00. Postuen irekiera
- 9:45-10:30. Lehiaketarako gaztak jasotzeko tartea
- 10:45. Gipuzkoako Artzain Gaztaren 41. Lehiaketaren hasiera
- 11:00. Gaztagintza tailerra haur eta gaztetxoentzat
- 11:00. Gazta dastaketa: herritarren saria (1.go gazta bukatzen den arte)
- 11:00. Legazpi Musika bandaren kalejira
- 11:15. Ardi okelaren sukaldaritza erakusketa eta pintxoen banaketa, Anne Otegiren eta Aitziber Aizpuruaren eskutik.
- 11:30. Sagardo dastaketaren irekiera
- 12:00. Gazteek osatutako epaimahaia Gazta Lehiaketan
- 12:00. Pintxoen banaketa
- 12:15. Ardi mozketaren erakustaldia
- 13:15. Artzainei omenaldiak: Gomiztegiko artzain eskolako Batis Otaegi. Amerikarren kasuan, Florentino Goñi eta Jesus Goñi.
- 13:30etik aurrera. Sari banaketa. Elustondo anaia-arreba trikitilariek girotuko dute goiza
Goizean zehar:
Euskal Herriko Latxa arrazako ardi eta ahari erakusketa
Artzai Gazta elkarteko kideen gazta salmenta
Sagardo dastaketa
Artisauen erakusketa eta azoka udaletxearen aurrealdean
14:30. Herri bazkaria Aitxuri jatetxean
17:30. Gipuzkoako 55. Artzain Txakur Txapelketa, Urtatzan













