Ospakizuna: Inauteriak Legazpin
Otsailaren 8tik 11ra Inauteriak ospatuko dituzte Legazpin.
Otsailak 8. Ostegun Gizena
- 17:00. Doinua Musika Eskolako ikasleek Ostegun gizeneko Inauteri kalejira egingo dute, Euskal Herria plazan amaituz.
Otsailak 9. Ostiral inautea. Lintxen etorrera
- 16:00. Ikastetxeen mozorro desfilea
- 17:00. Lintx-en etorrera Euskal Herria plazan eta Legazpiko inauterien hasiera.
- 19:00. 60ko hamarkada Alaitasuna errondailarekin.
*Mozorro libreen jaia izango da ostiralekoa.
Otsailak 10. Zapatuko inauteria
- Egun osoan. Legazpiko Gazte Asanbladak antolatutako Zapatuko inauteria. Gaia: ‘Rave’
Otsailak 11. Iñude eta artzainak inauteri herri konpartsa
- 11:00. Konpartsa Laubiden elkartuko da. Bertan entsaioa.
- 12:00. Konpartsa Laubidetik irtengo da. Ibilbidea: Egialde (Laubide), San Inazio, Juanastegi, Bikuña Enea, Plazaola.
- 14:00. Bazkaria Aitxuri Jatetxean.
- 17:30. Arratsaldeko saioa. Ibilbidea: Gernika Plaza, Kale Zaharra (Karibe Zaharra parean), Kale Nagusia (Karibe Berri eta Gurrutxaga parean), Euskal Herria plaza.
- 19:00. Lintxen agurra, panpina erretzea eta inauterien amaiera, Euskal Herria plazan.













