Ospakizuna: Inauteriak Zaldibian
Otsailaren 13an Iñauteriak ospatuko dituzte Zaldibian. Euria dela eta, jaia frontoi itxian ospatuko da.
Egitaraua
- 14:45. Haurren emanaldia.
- Ondoren. Txokolatea eta bizkotxoak banatuko dira: lehenik haurrentzat, eta ondoren helduentzat.
- 16:30-18:00. Herriko txaranga; Ipuin kontaketa (Hartza eta Inauterien gaiaren ingurukoa); Hartzaren esnatze eta erakartze erronka; Hartza gerturatzean: neguari agurra, hartzaren inguruan dantza eta Inauteriaren ospakizuna.
- 18:30etik aurrera. Santxotena soinujoleak plaza eta herriko tabernak alaituko ditu, bere Inauteritako erromeriarekin eta pintxo-potea egongo da.













