Ospakizuna: 'Ordizia Elkartuz' jaialdia

Ekainaren 7an, 19:30ean, Ordizia Elkartuz emanaldia egingo dute Plaza Nagusian, plazako estalkiaren mendeurrena ospatzeko. Dantza, kantua, musika eta antzerki uztartu dituen ikuskizuna izango da.
Parte hartuko duten taldeak: Belaño erromeri taldea, Laguntasuna Errondaila, Umore Ona txistulariak, erraldoiak, Amets Bide dantza taldea, Flow Dance, Dj Bull, Oroith, Emotio eta Larrunarri abesbatzak, Goierriko Bertsozale Elkartea, Burrunbazale txaranga, Kantuko ikasleak, trikitilari ikasleak, Big Band, Urrup antzerki taldea eta Beti Argi Banda.