Ospakizuna: San Isidro eguna eta Kablearen eguna Ataunen

Maiatzaren 18an San Isidro eguna eta Kablearen eguna ospatuko dituzte Ataungo Aian. Hiru auzoetan txandaka egiten dute, eta aurten Aiako plaza inguruan eta Erroipen izango da ospakizuna.
EGITARAUA
- 11:00. Herriko produktuen erakusketa: barazkiak, landareak, zizak…
- 11:05. Bixente Eskisabelen bizitzari buruzko dokumental laburra
- 11:30. Kablea Ataunen lanari buruzko azalpenak emango ditu Lourdes Altunak.
- 11:45. Kablea Ataunen erakusketaren inaugurazioa eta maketaren aurkezpena Xabier Eskisabelen eskutik.
- 12:15. Herriko artzainen gazta eskainiko da probatzeko.
- 14:00. Bazkaria Haitzarri elkartean: haragi-zopa, pikatxa, arkumea, mamia, kafea eta kopa.