Solasaldia: 'Atzerritik euskarara etorriak'

Otsailaren 6an, 18:30ean, Atzerritik euskarara etorriak solasaldia izango da Ataungo Herri Antzokian, Joxemiel Barandiaran eskolako Euskara eta Kulturartekotasuna batzordeak antolatuta. Uemaren proiektua ezagutzeko aukera egongo da bertan eta jatorri migranteko lau herritarren esperientziak ere bilduko dira. Hitzaldia euskaraz izango da eta Telegram bidez aldi bereko itzulpena egingo da.