Tailerra: III. Errota Eguna Ezkio Igartubeitin
Maiatzaren 11n, 16:30ean, Igartubeiti baserrian Uzta babesten eta artoarekin jolasten familia tailerra antolatu dute Gipuzkoako III. Errota Eguna dela eta. Artoaren hostoekin panpinak eta uzta babesteko txorimaloak egingo dituzte. 4 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei bideratutako jarduera da. Haur bakoitzeko hiru euro ordaindu behar dira. Izen ematea: 943 72 29 78 / igartubeiti@gipuzkoa.eus.













