Uda ikastaroa: 'Herri txikiak aurrera begira: energia burujabetzarako ideiak, ekimenak eta balioak'
Zerainen egingo dute energiaren burujabetzaren inguruko Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroetako bat. Herri txikiak aurrera begira: energia burujabetzarako ideiak, ekimenak eta balioak izenburupean, hiru itzaldi eta mahainguru bat antolatu dituzte, “punta puntako” hitzalariekin:
PROGRAMA. IRAILAK 22
- 09:00 – 09:15 Erregistroa
- 09:15 – 09:25 Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Ion Muñoa Errasti | Deustuko Unibertsitatea – ikastaroaren zuzendaria
- 09:25 – 10:30 Energia trantsiziorako erronkak Euskal Herrian: EVE
- Iñigo Ansola Kareaga | EVE – Zuzendaria
- 10:30 – 11:30 Energia burujabetzari auzolaneko kulturatik begira
- Jose Antonio Rekondo Sanz | Oreki Fundazioa – Historialaria
- 12:00 – 12:45 Energia komunitateak: Aukerak, erronkak, adibideak eta kontraesanak
- Asier Larretxea Barja | Trantsizio energetikoko aholkularia
- 12:45 – 13:30 ‘Energia arloan esperientzia aurreratu eta eredugarriak’
- Leire Ugarte Diaz | Goiener > Goiener: Aitzindaritzatik bidea egiten
- Amagoia Barandiaran | Ekiola > Ekiola: Eredu publiko-pribatutik eguzkia energía egiten
- Andoni Alustiza Etxaluze | ZERAINLAB > Zeraingo energia komunitatea. Hasi berri den proiektua
- 13:30 – 14:00 Eztabaida irekia
Jardunaldian parte hartzeko izena eman behar da. 15 eurokoa da prezioa. Aurrez aurre zein telematikoki jarraitu ahalko da eguna.