Zegamako Erlezain Eguna
Zegamako Udalak eta Gipuzkoako Erlezain Elkarteak antolatuta, Erlezain Eguna ospatuko dute igandean, egun osoko egitarauarekin:
- 10:00-14:00. Gipuzkoako XXI. Ezti Lehiaketa
- 10:00-14:00. Aranburu mintegiko lore salmenta, eta Jakoba Errekondoren azalpenak loreen erabilpenari buruz.
- 10:00-14:00: Rafa Gorrotxategi eta Joakin Donezarren erakusketa, kandelak egiten.
- 10:00-14:00: Gipuzkoako gozogileen erakusketa.
- 11:30: Erleak eta erlezaintza ezagutzeko ‘Erlearen bila’ orientazio jolasa, Anduetza parketxeko arboratum-ean.
- 13:30: Gipuzkoako XXI. Ezti Lehiaketako sari banaketa.













