
Ikusi gaur goizean Beasainen, Lazkaon, Zaldibian, Ordizian eta Legazpin egin dituzten ekitaldietako argazkiak eta bideoak.

‘Aralarko Ttantta’ eta ‘Misterio kasu laburra’ izena dute jolasek. ‘Berria’-k eta Txintxa Jolasak elkartea dira argitaratzaileak. Goiturrek helduen jolasa babestu du, eta Laboral Kutxak umeena.

Xirikara antzerki taldeak ‘Ama, begira zazu...’ lana antzeztuko du bihar Ataunen, eta abenduaren 20an Idiazabalen. Antzezlan hori 1980ko hamarkadaren amaieran estreinatu zen eta euskal antzerkigintzako lanik arrakastatsuenetako bat da.

Patxi Saez Belokik ondu du eta gaur aurkeztuko du. Euskararen egoera «larria» dela aurreratu du egileak. Komunitatearen indarra hizkuntzaren biziraupenerako giltzarri dela dio.

Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian elkartu da berrogei laguneko taldea.

Ordubeteko ekitaldia egin dute Lazkaoko plazan. Ikastolako arduradunen hitzartzeez gain, joaldunek, bertsolariek eta dantzariek hartu dute parte, besteak beste.

Gipuzkoako ikastolen jaia abiatu zen lekura itzuliko da 50. ekitaldian. 1977an egin bezala, Lazkaoko Ikastolak antolatuko du 2026ko Kilometroak jaia, urriaren 4an. Lema eta logoa aurkeztu dituzte.

Aurrez, 1948an, Biarritzen Eusko Ikaskuntzak antolatu zuen VII. Kongresuan Euskararen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zuen, eta 1949ko abenduaren 3an, Frantzisko Xabierren egunean ospatu zen lehendabiziko aldiz.

Lurdes Sasieta Leunda (Zumarraga, 1956) euskara irakaslea izan zen gau eskolan eta eskola publikoan, eta euskal kultura sustatzen du Urretxuko Aresti liburu-dendan.

Datozen hilabeteetarako dituen asmo eta helburuen berri emango du Lazkaoko Ikastolak, eta aukeratutako leloa eta logoa ere ezagutaraziko ditu.

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira ekitaldi ugari antolatu dituzte datozen egunetan Goierrin.

Bertso Olariak bertso eskolaren 25. urteurreneko ospakizunak ixteko bertso saioa egingo dute abenduaren 5ean, Gizarte Zentroan. Doan izango da, eta gonbidapenak Kopilain dendan jaso behar dira.

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an bada, Goierriko hainbat herritan gaur hasita antolatu dituzte girotze ekitaldiak.

‘Magia zaparrada’ ikuskizuna ostegunean da Herri Antzokian.

Bihar iritsiko da zinema aretoetara Paul Urkijoren ‘Gaua’ filma. Lazkaoko Arerian emango dute larunbatetik astelehenera, eta datozen asteetan Goierriko gainerako zinema aretoetan.

Legazpiko Udaleko Euskara zerbitzuak antolatu ditu, haurrei eta familiei erakustekoa. Hurrengo asteko astelehenean eta asteartean izango dira, Kultur Etxean.

Izena eman dezakete 9-12 urteko artekoek, azaroaren 17ra bitartean. Finala abenduaren 5ean jokatuko da Durangoko Azokan.

Azaroaren 12an, 18:00etan 'Larrialditik indarraldira, euskarari etorkizun berri bat emateko' gaia izango du hizpide Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak.