
1930 eta 1970 artean bakailao-ontziek Ternuara (Kanada) egindako espedizioetan ibili ziren lazkaotar batzuk. Lazkaoko Udalak pertsona horien inguruko informazioa eskuratzen laguntzeko deia egin die herritarrei.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, %32,44 igo da autobusaren erabilera eskualdean 2025ean, Gipuzkoako igoerarik handiena.

Amaitu dute aurreneko fasea, eta bigarrenari ekingo diote aurki; udarako amaitzea espero da. Herritarren topagune eta herriaren pizgarri izatea nahi dute.

Otsailaren 28a Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna izango da. Txindoki institutuko Ikerketa Zientifikoko sei ikasleren ekimenez eta Bareak elkartearen eta hainbat komertzioren laguntzarekin, gaurtik otsailaren 28ra dirua bilduko dute Asebier elkartearentzat.

Lanbide bihurtua du legazpiar gazte honek adimen artifiziala. Industrian dituen aplikazioak ditu gogoko.

Kanpotik Zegamara doazenei harrera egokia egitea du helburu. Elhuyar Aholkularitza ari da prozesua zuzentzen. Otsailaren 23an aurkeztuko dute orain arteko egindako lanaren emaitza.

Ostiralean Donostiako epaitegietan protesta egingo du Asviamie elkarteak, familiari babesa adierazteko eta prebentzio neurriak erreklamatzeko.

Odik izango da protagonistetako bat, larunbatean Kukue tabernan eskainiko duen ikuskizunarekin. Zinemak, sagardotegiko bazkariak eta bisita turistikoek osatuko dute LGTBI+ kolektiboaren harrotasuna aldarrikatzeko ekitaldien egitaraua.

Beasaingo Jabetze Eskolan tailerra ematen du Amaia Aierbe ataundarrak menopausia garaian elikadurak duen garrantziaren inguruan. Saioak esperientziak elkarbanatzeko "topagune" izatea da helburua.

Pintxo-potearen aitzakian, adin askotako herritarrak elkartzen dira ostegunetan. Hainbestetan aldarrikatu den belaunaldiartekotasunari bidea ireki diote horrela.

Bakarrizketa saioak Legazpin eta Ormaiztegin, Herriarteko Bertsolari Txapelketaren Goierriko azken kanporaketa Ataunen, Urolako trenaren mendeurreneko ekitaldiak Zumarragan, hitzaldiak, kontzertuak, zinema karteldegia. Ikus agenda albistean.

Matxoaren 7an egingo dute afaria, Zeraingo Ostatuan.

Kepa Zubiarrain Lazkaoko alkateak herri guztiaren izenean zoriondu du.

Udala osatzen duten alderdi guztien baietzarekin kaleratu du adierazpena.

San Jose egunez ospatuko dute aurtengoan ere urteurren festa, martxoaren 19an.

Hitzordua eskatu behar da udaletxean, bihar goizean hasita.

Astebururako iragarri zegoen 'Flores para Antonio' filma ostegunean eta ostiralean emango dute.

Martxoan zehar egingo dituzten lau tailerretan heriotzaz hausnartzeko aukera izango dute Legorretan ere. Tailerren aurkezpen hitzaldia egingo dute bihar, 17:30ean, udaletxeko areto nagusian.