Aralar: ahaz ez dadin!!
Aralar Bizirik taldeak bidalitako gutuna, Enirio-Aralar Parke Naturaleko araudiak eta pistak hizpide hartuta:
Uste dugu ez dagoela soberan noizean behin zenbait kontu gogoratzea:
– Aralar Parke Naturala Eusko Jaurlaritzak izendatu zuen natur baliabideak babestu, kontserbatu, leheneratu eta hobetzeko, bereziki, flora eta fauna basatiak.
– Europa Batasunaren Direktibek ezartzen dute, Aralarren, Europarentzat interesekoak diren 65 espezie eta 18 habitat daudela, egoera onean iraunarazteko, babestu beharrean daudenak. Babestu beharreko habitat horietako batzuk abeltzaintzak mantentzen dituen larreak dira, baina Aralar bere larreak baino askoz gehiago da.
– Egun, Aralarren bide azpiegiturak eraikitzearen kontrako araua Eusko Jaurlaritzak ezarritakoa da, bertako natura babesteko.
– Oso beharrezkoa da Aralarko egoeraren azterketa sakon bat egitea, bere osotasunean hartuta, etorkizuneko erabilpenaz taxuzko erabakiak hartzeko.
– Aralarko zati batean dauden Enirio-Aralar Mankomunitateko lurrak, Mankomunitatea osatzen duten 15 udalerrietako biztanle guztiona da.
– Aralarren dauden beharrak, alternatibak eta soluzio orokorrak planteatuko dituen plangintza globala behar da eta plangintza hori sektore desberdinak kontuan hartuta egin behar da.