Astigarretako eliza
Azken hamarkadetan, Astigarretako biztanleen kopurua hazten ari da. Biztanle berri hauek jatorri ezberdinak dituzte, eta bertan ospatzen diren jaiak ez dituzte gustuko.
Aurten, Zera elkarteak (¡¡nosotros somos artistas!!), Beasaingo Udalaren babesarekin, jai alternatiboa antolatu zuen San Pedro egunean. Ekitaldietako bat eliza barruan egin zuten. Gezurra badirudi ere, Astigarretako biztanleen erdiak, bertan jaioak, jai hauen berririk ez genuen izan. Nonbait, antolatzaileei eta apaizari, ez zitzaien ideia ona iruditu guri ezer esatea.
Ez dut ezbaian jarriko kontzertua egokia zen edo ez, baina ez al ziguten lehenago kontsultatu behar? Gu hor bataiatuak gara, beraiek ez. Gure arbasoak bertan hilobiratzen zituzten, beraienak ez. Guk eliza zutik mantentzen lagundu dugu, beraiek ez.
Duela 30 bat urte, eliza erortzear zegoen eta teilatua berritzeko, bertan bataiatutako guztioi laguntza eskatu zitzaigun. Baserri bakoitzak zenbat diru jarri behar zuen ere ‘aholkatzen’ zuten gutun bidez, oraindik gordeta dut bat. Ameriketara joandakoen helbideak ere eskatu zenizkiguten eskariak bidaltzeko. Orain zer? Gu al gara bertako arrotzak?
Urtarriletik apaiz berria dugu, baina oraindik eliza ez zuen ezagutzen. Hala ere Zerakoek deitu ziotenean eliza irekitzeko, Mark Rutte Trumpen aginduetara baina arinago etorri zen giltzarekin.
Dagoeneko arnas ezina den giroa berotu nahian zabiltzatela esango nuke.