Autoan pintada
Maizpide euskaltegiak elkartasuna adierazi dio ikasle bati, haren autoan egindako pintaketak salatzearekin batera.
Bart [ostiral goizaldean], gure ikasle baten autoa pintura lerro batek orbaindua agertu da. Badirudi ikaslearen lanbidearekin zerikusia duela axioak. Euskaltegi honek horrelako ekintzak elkarbizitzarentzat aurkako eta, are, gure herria euskalduntzeko oztopo direla uste du, eta horregatik, gaitzetsi egiten ditu. Gure ikasleari elkartasunezko besarkada bat helarazi nahi diogu, eta euskara ikasteko egiten ari den ahaleginean ez etsitzeko eskatu.