Dirua badago
Pentsa! harrapatzeko ere ba dago eta. Pentsiodunak kalean gaude urte eta erdi luze ezkero: pentsio sistema publiko duin baten alde. Gutxiengo pentsioa 1.080 eurokoa, gutxiengo soldata 1.200 eurokoa, urtero IPCa legez garantizatua, emakume eta gizonen arteko soldata eta pentsioen ezberdintasunen kontra, pentsioak murriztu eta prekarietatera bideratu dituzten 2010-11-12-2013ko pentsio eta lan erreformak indargabetzea nahi ditugu…
Dirurik ez dagoela sinetsi arazi nahi digute, baina herritarron dirutik milaka milioi euro eman zizkieten bankuei beraiek egindako zorrak ordaintzeko; IBEX 35eko enpresek (handiak) milaka milioi euroko irabaziak izaten dituzte urtero eta bakarrik %6 ordaintzen dute Sozietate Zergatan; errege etxea, ejertzitoa, polizia, G7… Dirua badago, baina oso gaizki banatua.
Pentsiodunak gizarte honen %25 gara baina aberastasunaren %9,5 bakarrik jasotzen dugu. Politiko askok izugarrizko soldatak eta dietak jasotzen dituzte, besteak beste; haien buruari soldata %40 igo dioten alkateak ere badaude, bada 7.500 euro kobratzen duenik ere; borondatez, «herriaren eta herritarron alde lanera joan dira», baina, zenbat igoko ote lukete derrigortuta joan behar izatekotan? Erregearen etxeak 8 bat miloi euro jasotzen ditu urtero eta ejertzitoak 31.000 bat milioi euro…
Gizarte Segurantzatik atera dutelako edo soldata duinik ez badute ordaintzen, dirurik ez baldin badago, falta bada, osatu dezatela Estatuaren Aurrekontu Orokorretatik, bertan dagoen diru zati handi bat guk, langileok jarritakoa delako. Guk jarri, guk erabaki non eta nola erabili. Gogoratu, orain duguna, urteetako borrokari esker lortu dugula eta gaizki dagoena, agintean egon diren edo dauden politikoek aldatu nahi ez edo okerrera bideratu dutelako dugula. Dirua badago, Pentsio duinak guztiontzat izateko bidean politikoen borondatea aldatu beharra du- gu. Irailaren 2an, berriro, pentsiodunak kalean! Aurrera!!!