Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Gora herria

2019/07/17
Iker Zaldua

“Probatu ez duenak ez daki zer den hau”. Halaxe dio gurean aski ezagun den abesti batek. Jon Maiaren hitz horiek etorri zaizkit sarritan, bidean nindoala, aldapak behera eta belaunak tira egiten zuenean. Ez dizuet engainatuko, sufritu egin nuen hainbat zatitan, Aizkorritik Urbiarakoa errukarria izan zen, baina oinazearen tamainarekin neurtzen omen da arrakastaren arrastoa.

Halako proba bat prestatzen dugun gehientsuenen antzera, hasterako banituen nire ajeak, orkatilak bigun, belaun minbera edo gerria uzkur. Prestaketaren ordaina. Nire kasuan, ordea, aurtengoan, tendinitis batek nire atea (edo hobe esanda, nire tibia) jo zuen bi aste faltan. Masajista, fisioterapeuta eta gremioko ahaide asko pasata (mila esker Xabier Saralegi, Txema Agirre, Oier Oregi, Eneko Garcia…), G2H ikuskapen-itsaskorra erantsi zidaten buruan, haustura arriskurik ez, mina akaso izango nuen, baina neurriak hartuta apalduko zen, eta mina egoskortuz gero anoa gune eder horietako batean eseri eta kito, hona arte esan nezakeen. Abiatzeko moduan beraz.

Eta iritsi zen ordua, 22:59:50, atzera-kontua, herria oldarka, plaza mukuru, lagunak ondoan, urduritasuna dantzan, familia ibilbidean eta buruan oilo-ipurdi ziztada etengabeak, tibia-tendoiaren ezontsak ahaztuta (buruak beste lanik bazuen, emozioari eusten), Gora Herria!

Abiatu naiz, jendartean sartu naiz, Beasainen, herriak, hartu nau airean eta adrenalina belarritik ateratzen zitzaidan, konturatzerako Zaldibian, mina lo, Gora Herria!

Larraitzera arte iraun zuen hegaldiak, han senideak zain, lagunak bazterretan, ezagunak ertzean, txintxarri-hotsak nonahi, zirrara-festa korrikalari bakoitzaren bihotzeko xendretan, sumendia eztanda egitear, eta bat-batean…. Txindokira bidean, orain bai, orain badakizu non zauden eta zer datorren aurretik, lehen aldiz errealitatea etorri zaizu xuxurlaka (ze uste huen ba! hau G2H duk). Zorionez, bazirudien tendinitisa lo mantenduko zela, eta indartsu nindoan. Etzegarateraino iraun zuen amestu nuen lasterketak, bi kilometro faltan belauna ziztaka hasi zitzaidan, aldapak behera egiten zuenean, belaunak zizt!

Babeslekuan sartu nintzen, makarroiak, korrikalari gehiago, nirekin atera ziren laguna (animo Rup!) eta lehengusua (bejondeizula Hur!) han ziren. Bata han geratu zen, ezker hankak han ipinia zion mugarria. Besteak aurrera egin zuen, eta hurrena plazan ikusi nuen, ni goraipatuz, dutxatuta eta mendi-aztarnarik gabe dagoeneko. Bat-batean buruak 50 km atzera egiten du, zalantza berbera, min dut (oraingoan belaunean) baina beherakoan baino ez dit erasaten, erasoa jotzen, gorakoa eroso egin nezakeen, eta ibilbideko hurrengo 4-5 orduak igoeran dira, Gora Herria!

Aizkorri: G2H hasi da dagoeneko errezeta pasatzen, gerritik behera pilotu automatikoa ipinita iritsi nintzen. Eseri naiz, basajaun omen zetorren berehala, eta hura pasatzen ikusi nahi nuen. Bere bizarretan zintzilik errekorra zeramala pasa zen Basa-Jon, atseden hartzeko aitzakia gehiagorik ez, Mari Domingi ordubetera omen zetorren.

Banekien zer izango nuen aurrerantzean, sufrikarioa. Belauneko ziztadak Urbiara arte zorrotzak ziren korrika-ahalegin bakoitzean, oinez ere oinazea tarteka. Baina Urbiara iritsi behar. Errukarri, baina tira, han nintzen. Motxilatik ukendu miragarria atera, belaunak blaitu eta aurrera, Gora Herria!

Oazurtza iristear nintzela, belaunak ultimatuma eman zidan eta ameto eman nuen, bertan geratuko nintzela zin egin nion. Baina, orduan, agertu zen Andoni. Eskuin belarrian errealitatea xuxurlan, ezker belarrian Andoni animoka, aldapa-behera pikoenak amaitu direla esanez, eta oinez besterik ezean, jarraitzeko, ez zela asko falta eta.

Eta Andoni lagun eginda, bidean aurrera, Mutiloan, familia berriro, Gurutze Gorriari ere bisita egin nion eta aurrera!

Halaxe iritsi nintzen Kiroldegira arte, Andoni aldamenean, eta neurri handi batean, hari esker Beasainen sartuta berriro, herrian! korrika nekez egin nezakeen, baina neronek esan nion Andoniri orduan, plazara arte korrika! herriak hainbeste merezi du. Minez baina korrika, jendearen oihuak, zalaparta, odola borborka, negar-malkoak begi barnetik gorputz osora hedatuz, hegan.

Eta kito! alabarekin egin nituen azken metroak, semea txikiegia oraindik, txaloka ikusi nuen, eta sumendia lehertu zen plazan sartu nintzenean. Probatu ez duenak ez daki zer den hau, Gora Herria!

– Iker Zaldua (G2H probako parte-hartzailea)

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut