Lotsaren pasea
Goierri Garaiko 'Stop Pase” taldeak bidalitako gutuna.
Goierri Garaiako herritar talde bat gara (sinatzaileetaz aparte, 100 pertsona baino gehiagoz osatuta); pasa den abenduaren 15etik gure herrietan bizi dugun esklusio eta diskriminazio egoera dela eta, honako hiru puntu hauek aipatu nahiko genituzke:
1) Osasun eta arazo medikoei dagozkion datuak erabat pribatuak direla eta urteetan onartutako lege konkretuak babesten dituztela (L.O. 15/1999, adibidez). Hortaz, datu hauen eskaera, ezagutza eta trataera perstsona konkretu eta gutxi batzuei baimentzen zaiela; halaber, inork ez dago behartuta edukitako gaixotasun, jasotako tratamendu edo hartutako farmakoei buruzko informazioa ematera beste pertsona bati.
2) Aurrekoarekin lotuta, esan beharra dago ere, inork ez duela eskubidea aipatutako informazioa, neurri batean orain “osasun pasea” edo QR-a bezela ezagutzen den dokumentuan jasotzen dena eskatzeko, are gutxiago mota hauetako tokietan sartzeko: zaharren egoitzetan, ospitaleetan, osasun zentroetan, edo kirol, kultura eta aisialdi lokaletan. Esan behar dugu ere, mota hauetako eraikuntzetara sarrera eragozteak hainbat lege (Espainiako Kostituzioaren 14. artikulua, adibide bat jartzearren) eta akordio internazionalak urratzen dituela, eta batzuen ustearen kontra (batzuk ardura tekniko eta politikoekin), delitotzat hartu daitekeela. Abenduaren 15eko Dekretuara (lege bat ez dena) jotzen badugu ere, hemen ez da inon aipatzen inorri sarrera eragotziko zaiola inora
3) Gure udalerrietan hilabete eta erdiz askatasunaren kontra doazen erabakiak jasan eta eskubide urraketak pairatu ditugula (kasu askotan agingabeek), batzuk urteen eta borroka luzeen ondorioz lortutakoak. Guzti hau, gure udal agintarien onespenarekin, eta oposizioaren oniritzi eta ixiltasun konplizearekin.
Guzti hau azalduta, Goierriko herritar guztiei galdera batzuk luzatu nahi dizkiegu, baita gogoeta sakon batetara gonbidatu ere. Momentu honetan nahiko argi dagoenean hau ez dela neurri sanitario bat, zein da orduan bere helburua? Dirudienez, eta publikoki erkidegoko agintari politikoek onartu duten bezela, neurriaren xedea oraindik Covid-19aren kontra “txertatu” ez diren pertsonak hau egitera bultzatzea da. Edozein moetako txertaketa derrigorrezkoa ez den herrialde batean, eta are gutxiago, gizakiengan lehenengo aldiz probatutako eta oraindik esperiementazio fasean dagoen medikamentu bat, zein zentzua dauka neurri honek? Halaber, zein zentzua dauka 12 urtetik gorako %90 baino gehiago iada “txertatuta” dagoen biztanleri baten artean, gizartearen portzentai txiki honi presionatzen, behartzen eta xantaia egiten jarraitzea? Ez ote da izango zigor bat bere askatasunean, norberaren gorputza eta osasunaren subiranotasuean oinarrituta, farmako esperimetal bat bere gorputzan ez sartzea erabaki duten pertsonentzako (beraientzak edo bere seme-alabentzat)? Eta jarraitu dezakegu… zein helburuarekin presionatzen eta zigortzen da gizartearen zati bat, mediku erakunde ofizialak pulbikoki onartu dutenean “txertoak” ez duela gaixotasunaren aurrean inmunitatea ematen ezta birusarekin kutsatzeak eragozten ere?
Gogoeta batekin bukatzea gustatuko litzaiguke: zein herri, zein gizarte motan bizi nahi dugu… oinarri etiko guztien gainetik gizartearen zati bat diskriminatzen den batean? Benetan geldi, mutu eta gor gelditu behar gara guzti hau onartzen, bultzatzen, ezkutatzen edo ikus ezina egiten duen eta astakeri hau onartzen duen klase politiko baten aurrean? Norbaitek oraindik ez badu ulertu, hemen arazoa ez da “txertatu” edo “ez txertatuen” artean, edo lehenengoak bigarrenen kontrako gerra bat. Europako Erakundeetan hitzegin eta onartu denean “pasea”ren luzapena hirugarren dosi baten menpe egongo dela, argi eta garbi esaten ari gaituzte dokumentu honen iraunkortasuna beste hainbat dosiei baldintzatuta egon daitekeela etorkizunean. Xantai hau onartzeko prest gaude, pertsona batek, edozein arrazoirarengatik dosi gehiago ez jartzea erabakitzen duenean, bere gorputza eta osasunaren askatasunean eta burujabetzan oinarrituta? Pertsona hori zu izan zaitezke hemendik hilaberte batzuetara.
Momentu honetan hartzen ari diren neurriak ez dauzkate zerikusirik osasunarekin, askatasun eta eskubideekin baizik. Eskubideak edukitzeko PASE baten beharra onartzen duzun momentik, ez dira eskubideak, baimenak baizik. Eta PASEa onartzerakoan edozein gobernu (estatala, erikidegokoa, forala edo lokala) legeztetzen zaude baimen horiek kentzeko bururatzen zaion bakoitzean. Oraindik pentsatzen baduzu guzti hai zurekin ez doala, Martin Niemöller hitz ezagunak gogoratu itzazu:
“Naziak komunistak eramatera etorri zirenean, Isilik geratu nintzen komunista ez nintzelako, Sozialdemokratak espetxeratu zituztenean, Isilik geratu nintzen sozialdemokrata ez nintzelako, Sindikalisten bila etorri zirenean, Ez nuen protestarik egin sindikalista ez nintzelako, Juduak kentzera etorri zirenean, Ez nuen protestarik egin judua ez nintzelako, Nire bila etorri zirenean ez zegoen beste inor protesta zezakeenik”.