M1: Emakume langileok antolakuntza komunista
Maiatzaren Lehena gerturatzen ari zaigun honetan, langileen nazioarteko eguna izanik, emakume langileok ere egun honen bueltan geure ekarpena egiteko premia azaldu nahi genuke.
Izan ere, jakitun gara pandemiak areagotu duen krisialdi ekonomikoak garai ilunak dakartzala langileriarentzat; laneta bizi baldintzen okertzearen testigu baikara. Eta zer esanik ez emakume langileon kasuan, sozialki eta ekonomikoki gutxietsiak garen heinean.
Bide horretan, Itaiatik Kontseilu Sozialistaren deialdira batzeko hautua egiten dugu. Ulertuz, emakume langileon askapena sozialismoaren eskutik etorriko dela, hau da, klaserik gabeko gizarte baten eraikuntza jomuga izanik.
Osotasun berri baten eraikuntzak beraz, langileon arteko batasun estrategikoa izan beharko du oinarri. Berau izango baita emakume langileon askapenerako berme erreal bakarra.
Beraz, azpimarratu nahi genuke krisi garaian, gure hautua sozialismoa dela, eta dei egiten diogu emakume langile orori egun honetan Urretxuko Kalebarren plazatik 20:00etan abiatuko den mobilizazioan parte hartzeko.