Mila esker Beasain
Hamaika urtez Beasaingo Udaleko Berdintasun teknikaria izan den Elixabete Manterola Telleriak eskerrak eman nahi izan dizkie beasaindarrei gutun bidez.
Amaitzera doa Beasaingo Udalarekin dudan kontratua, eta eskerrak eman nahi nieke joan aurretik ibilbide honetan ezagututakoei. Patxi Plazaola datorkit burura lehenik, bere konfidantza, esker ona eta errekonozimenduagatik. Angeles Presa eta Paulo Cerqueira, baten lidergoa eta bestearen laguntza beharrezkoak izan zirelako Arana-Iturriozko birgaitze lanetan. Begoña Lasa, proiektu hori bultzatzeagatik. Bertan ziren Salus, Doni, Jose, Bravo anaiak…
Mari Mar Celaya, Berdintasun saila martxan jartzea bideratu zuelako, eta Koldo Agirre, konfidantza osoz lan honetarako aukera eskaini zidalako, diagnostikoak abiapuntu hartuz erronka berri bati atea irekiaz.
Berdintasun jardueretan parte hartu duten emakumeak, Joxepi, Gloria, Mari Angeles, Begoña, Isabel, Elena, Ligia, Amaia, Eba, Mari Carmen, MariSol, Abelina, Marivi, Maripaz, Carmen, Consuelo, Eskarne, Maite, Aroa, Nawal, Haram, Gelaxi, Khadija, gazte feministak, Caritas-ekoak, eta abar, beraien lankidetza eta estimuagatik.
Aukera berdintasunaren alde lanean ari diren gizonak, Gorka, Luis… Ikastetxeetako ordezkariei, sortu dugun hari aberatsagatik.
Gerturatu diren zinegotziei, eskaini didaten tratu goxo eta konfidantzagatik.
Ekaitz, Maddi, German, Zezi, aniztasunaren aldeko koloreak aldarrikatzeagatik. Irma Arnaiz, herri berdinzalegoaren alde saiatzeagatik. Lankideei, egunerokotasunean lagun onak izan zaituztedalako, uneoro 11 urte hauetan.
Aitor Aldasoro, Aranako elkarbizitza lantzen laguntzeko deitu izanagatik, Lierni Altunarekin batera.
Kazetariei, hitzak, mezuak, eta irudiak herritarrei gerturatzen laguntzeagatik errespetuz eta zintzotasunez.
Aipamen berezia Josi Insausti eta bere ama Pilar Mujikari. Gailurretik begira egongo zara Josi; eskerrak zure aholkuak, adiskidetasun eta irribar gozoagatik. Muxu bana.
Agur.