Ligako sailkapenean lehena da VRAC. Ampo Ordizia laugarren dago puntuetan hirugarrenarekin berdinduta.
Kontzertuak 22:00etan hasiko dira. Butch, Rude Ska, The Nekrobabies eta Kontuz Erromeriya taldeek joko dute. Lau taldeak Subeltza kolektiboko kideak dira
Euskal Herriko ziklo-krosaren urrezko aroa ezagutu zuen Joxe Mari Iurrebasok, eta onenen artean ibili zen urterik gehienetan. Errepidean ere emaitza onak lortu zituen; besteak beste, Espainiako Vueltako etapa bat.
Ascensio Uribesalgo eta Maria Elvira Saenz senar-emazteek urte asko daramatzate gizarte lanetan: Antioko baselizan, Nagusilanen eta Donejakue Bidean. Saenz musika eskolako irakaslea izan zen, gainera.
Movember Moherri Goierri taldearen egitasmoarekin bat egin eta bibotea utzi dutenek bilkura egingo dute, argazkia atera eta poteoa egiteko.
Euskara bizi-bizi dagoen herrien hauspoari garrantzia emanez hasiko dira Goierrin Euskararen Egunaren aurreko ekitaldiak. Zerainen gaur aurkeztuko dute 'Arnasa gara'
Aurreko agintaldian zinegotzi izan ondoren, ekainaren 15ean alkate makila hartu zuen EH Bilduko Amaia Junquerak. Gogotsu ekin dio bigarren agintaldiari ere.
Gipuzkoako Kross Txapelketarako puntuagarria izango da Ordizian jokatuko den proba. Antolakuntzak 350 lasterkari espero ditu. Agirrezabalek Valentziako maratoia egingo du
San Andres jaiekin batera, eskubaloi derbia jokatu zuten Legazpik eta Ormaiztegik; harrikalariak izan ziren nagusi. Zaldibiarrek senidetze eguna egin zuten Senperen. Eta Ordizian, euskara bultzatzeko saioak egin zituzten ikastetxeetan.
Euskal Herri osoko 15 bikote eta kanpoko bat gonbidatu dituzte. Ez da halakorik inon egiten. Final-laurdenak dituzte orain
Arkeologoek ikuskatu ondoren, Troskaeta kobaren egoera txarra zela ikusi, eta auzolanean garbitu dute, hainbat eragileren arteko elkarlanean.