Telefono bidezko kontsultaren ebidentzia
Espainiako Anestesiologia, Erreanimazio eta Minaren Terapeutika Elkartearen lehendakariak covid-arengatik atzeratutako eta bertan behera utzitako interbentzioek minbiziaren hilkortasuna handitzen ari direla esan zuen.
Berandu egindako diagnostikoak ere minbizia dutenei kalte egiten ari dira. Zirujauek gaixo batzuk gaitza oso garatuta dutela iristen direla diote. Aspaldi ez zutela halakorik ikusten. Diagnostikoak beranduago egiten direlako eta lehen mailako arretan telefono bidezko kontsultak egiten direlako gertatzen ari da.
Osakidetzaren telefono bidezko kontsulten webgunera jo dut eta harrituta gelditu naiz. Erizainek artatzeko orduan, pazienteak aukera asko ditu. Medikuak artatzea nahi badu, ordea, oso aukera gutxi ditu.
Ebidentzian oinarritutako medikuntza zerbitzuak ez al du ezer esateko? Zer dio telefono bidezko kontsulten efizientziaz? Zer dio pazienteen osasunean izan dezakeen eraginaz?