Zahartzaroan laguntzeko adimen artifiziala
Teknologia da salba gaitzakeen gauza bakarra (?)… Zahar asko zaintzeko eta gazte gutxi horretarako prest (?).
Nola ordezkatuko du teknologiak pertsonok zainketa maitekorraz dugun beharraz? Teknologiak lagundu egingo du, noski, baina inoiz ez du ordezkatu.
Zenbat buelta ematen dizkiogun buruari! Zenbat esfortzu suposatzen dizkigun laguntzaren beharraz onartu nahi ez izateak! Zenbat eratatik saiatzen gara ihes egiten! Zergatik?
Iritzia ematen dugunean, gobernatzen dugunean, planifikatzen dugunean… oraindik ez gara gu zahartzaroa bizitzen ari, ez gaude egoera horretan. Bizi gabe ezin dugu ulertu benetako zahartzaroa, suposatu besterik ezin dugu egin.
Beha ditzagun adineko pertsonak, eta saia gaitezen ulertzen guk ere gure zahartzaroan izango dugun benetako beharra.