Bederatzi proba izango ditu aurten Goierri Kopa Trailak, Arriarangoa ez baita jokatuko. Garingo Mendi Lasterketa izango da lehena, hilaren 19an, eta sprint modalitatean soilik jokatuko da.
Goitur Goierriko Turismo elkartea sortu zenetik 25 urte bete dira. Aurtengo egitasmoaren barruan gauzatuko dituzten ekintza, asmo eta proiektu nagusiak plazaratu dituzte.
Lehen seihileko egitaraua aurkeztu dute gaur Igartza jauregian. Garazi Zabaletak konposatutako 'Rheo' obra estreinatuko du Xarma laukoteak maiatzean.
Otsailaren 8an jokatuko da, arratsaldez. Bikote mistoek 5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, eta banakakoek 10 kilometrokoa.
Josep M. Ganyetek Donostiako Tabakaleran eman zuen 'Adimen artifiziala kazetaritza' hitzaldiaren kontzeptu teorikoak eta praktikoak bideo banatan ikus ditzakezue albistean. Hekimen elkarteak antolatutako saioa izan zen 2024ko abenduaren 19an egindakoa.
Adimen Artifizialaren zurrunbiloan biraka dabil mundua. Adimen Artifiziala izeneko makina erraldoiari irakasgai desberdinak ematen batzuk, eta beste batzuk, AAren aukerak baliatzen.
Hamazazpi beasaindarrek intsigniak jaso dituzte. Datorren asteartea odola emateko eguna izango da, Urbietxeko egoitzan, 16:30etik aurrera.
Aldundiko aurrekontuak onartuta, Goierri-Donostia autobus zerbitzua udaberrian hasiko da. Zumarragatik abiatuko da, eta Beasainen, Ordizian eta Tolosan egingo ditu geldialdiak.
Antzerki Garaiaren hasiera Ordizian, 'Urtarrila, matematikaren bila' zikloaren lehen hitzaldia Beasainen, Txillida gogoratuz 'Aromak' ikuskizuna Legazpin, Astotxo Eguna Lazkaon, zinema karteldegia... Ikus agenda albiste barruan.
Igandeko 07:00etatik 19:00etara egingo dituzte lanak, Alegia eta Olaberria artean, bi noranzkoetan.
Jardueran parte hartzeko izen-ematea zabalik dago.
Goierriko Bertsozale Elkarteak antolatutako bertso jaialdia Ordizian, Errege Magoen desfileak bederatzi herritan, zinema karteldegia... Kultur ekitaldiz urri dator urtarrileko lehen asteburua.
Joko desberdinak topa daitezke bertan, hasi puzgarrietatik eta errealitate birtualeko jolasetaraino. Beasainen bihar arte mantenduko da zabalik, eta Lazkaon, berriz, abenduaren 28ra arte.