Litro ugari pilatu dira denbora gutxian Goierriko bazter gehienetan. Arketak irekita, erretenak gainezka eta errekak eta ibaiak arre eta emaritsu datoz. Behe-barru batzuetan ura ere sartu da. Euskalmetek abisu hori ezarri du iluntzera arte.
Sekula izan duten irakurle kopuru handiena dute gaur egun Goierriko Hedabideek kudeatzen dituzten edizioek. Webguneetako irakurleek eragin dute igoera.
Minbiziak gaixotutako euskal emakumeen bizipenak kontatzen ditu ikuspegi "feminista, kolektibo eta eraldatzailetik". Sei egunetan bukatuko da ekarpena egiteko epea.
Usurbe Antzokian izango da emanaldi-hitzaldia, gaur, 19:30etik aurrera.
Ordizian, Legazpin, Urretxun eta Zumarragan xingolak jarri ditu udaletxeetan Katxalin elkarteak.
Urtea hastearekin batera azal argiago batekin ari da lanean 'goierri.hitza.eus' webgunea, eta maiatzaz geroztik diseinu berria du egunkariak. Gaur egungo joeretara egokitzeko aldaketak izan dira.
Goierriko Lurraldeko Plan Partziala berrikusiko dute, udalerriz gaindiko antolamendua zehaztuz. Hurrengo bi hamarkadetako hirigintza eta azpiegiturak aztergai dituzte.
GOIERRIKO HITZA irakurleen eskuetaraino iristeko banatzaileak dira katearen azken begiak. Ordu txikietan hasten dute jarduna, harpideek esnatzerako izan ditzaten albisteak. Maria Jesus Sasturain Urretxu eta Zumarragako periferian aritzen da banaketan. Goierriko euskarazko egunkaria hamar banatzaileren artean iristen da etxeetara.
Zaldibiako festen bigarren asteburua, Olatz Salvador, Ines Osinaga eta Gari Altzagan, Baserritarren Eguna eta 41. Euskal Herriko Gazta Txapelketa Idiazabalen, Asteburu mikologikoa Legazpin, zinema karteldegia... Agenda osoa, albiste barruan.