Eguraldia

BIDEOAK. Euria erruz bota du Goierrin, eta hala jarraituko du egun osoan

Litro ugari pilatu dira denbora gutxian Goierriko bazter gehienetan. Arketak irekita, erretenak gainezka, eta errekak eta ibaiak arre eta emaritsu datoz. Behe-barru batzuetan ura ere sartu da. Euskalmetek abisu hori ezarri du iluntzera arte.

Idiazabalgo plazaren ingurua, bart, urak hartuta.

Trumoia eta ekaitza izan zen aurrena, eta segidan euria mardul. Atzo iluntzeaz geroztik etenik gabe ari du euria Goierrin, eta Zaldibiako Amundarain errekako aforalekua maila horira iritsi da goizeko ordu batak aldera.

Gaueko 23:00k aldera hauek dira Goierriko estazio meteorologikoetan pilatutako datuak, Euskalmeten arabera:

  • Zegama: 11,7 mm 10 minutuan
  • Agauntza: 9.8 mm 10 minutuan
  • Amundarain: 9 mm 10 minutuan
  • Ordizia: 9.3 mm 10 minutuan
  • Zegama: 17.3 mm ordubetean
  • Aitzu: 17.2 mm ordubetean

 

Euskal meteorologia agentziaren esanetan, ordu luzez euria egiten jarraituko du txoko guztietan, eta mardul gainera. Abisu hori ezarria du iluntzera arte.

Hainbat lekutan luiziak izan dira, eta behe-barru batzuetan ura ere sartu da –Lazkaoko Maizpide inguruan, ikus bideoa–. Arketak irekita egon dira gau osoan herri askotan, erretenak gainezka datoz, eta errekak eta ibaiak emaritsu.

BIDEOA. Lazkaon, Maizpide inguruan

 

BIDEOA. Idiazabalen, plaza inguruan

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa