9.000 euroko diru laguntza, hiru arte diziplinatako hiru sortzaileri
Iker eta Asier Zinkunegi Legorretako herri antzokian.Loinaz Agirre Dar Dar gizarte ekimen kooperatiboa 2017tik ari da «mundua aldatu nahian», Arteria proiektuarekin Goierriko eragileak saretuz. Giza eskubideak eta gizarte berrikuntza dituzte ardatzak, eta artea lanabes nagusia. «Horretarako sare bat dago, eta sarean lan egiten dugu era horizontalean, berdinetik berdinera kokatuz», diote Asier eta Iker Zinkunegik. «Nolabait, gizarteak eskaintzen dizkigun erronkei aurre egiteko era kolektiboago eta berritzailean» erantzun nahi diete. Proiektua handitzen ari da pixkanaka eta une honetan 170 eragile inguruk osatzen dute.
Hainbat proiektu dituzte esku artean. «Ekintza bakoitza estrategia bat da gizarte eraldaketa sustatzeko», diote. Atzo aurkeztu zuten azken ekintza: 9.000 euroko diru laguntza emango du Arteriak, hiru arte diziplina desberdinetako hiru sortzaileren elkarlana sustatzeko. «Goierriko artista guztientzat deialdia». Sortuko den artelana bakarra izango da. Irabazleek, hiru aurkezpen egingo dituzte.
Oinarriak
- Gaia: Nahigabeko Bakardadeak eta Buru Osasuna.
- Baldintzak: Ezinbestekoa da Arteriako kidea izatea. Bakarka, binaka edo hirukote bezala eman daiteke izena. Hirukotea osatuta ez dagoen kasuetan antolakuntza arduratuko da osatzeaz. Diru laguntza jasoko duten hiru sortzaileetatik batek gutxienez goierritarra eta emakumea beharko du izan.
- Epea: 2024ko urriaren 28ra arte.
- Hizkuntza: Aurkezpenetan hizkuntza nagusia euskara izango da.
- Informazioa: Arteria.eus.













