GOIERRIKO HITZA 'Goierri Barnetik' hitzarmenaren sinatzaileen artean
'Goierri Barnetik' Goierriren etorkizuneko lankidetza sarea osatzen duten 34 eragileetako bat GOIERRIKO HITZA.
Urtarrilaren 22an Mutiloan sinatu zen Goierri Barnetik hitzarmenaren 34 sinatzaileetako bat izan zen GOIERRIKO HITZA.
Goierri beheko eragile publiko, pribatu, komunitario eta herritarrek indarrak batuz, Goierri Barnetik eskualdearen etorkizunerako elkarlan sarea sortu dute. 34 eragilek bat egin dute etorkizuneko erronkei aurre egiteko eta gobernantza sistema berria egituratzeko helburuarekin.