MERKATARITZAKO SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZA PROGRAMA – MEC 2018.
Eusko Jaurlaritzak merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntza programa argitaratu du (MEC 2108), 2017ko uztailaren 18tik 2018ko uztailaren 2ra egindako inbertsioak diruz laguntzen dituena. Gutxienez 3 urtetako antzinatasuna duten Merkataritza sektoreko enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei dago zuzenduta, eta bi motatako inbertsioak laguntzen ditu: Merkataritza-jarduera garatzeko beharrezkoak diren altzariak, ekipamenduak, lokala eta kanpoko nahiz barneko elementuak […] La entrada MERKATARITZAKO SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZA PROGRAMA – MEC 2018. aparece primero en Bareak Beasain.
Eusko Jaurlaritzak merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntza programa argitaratu du (MEC 2108), 2017ko uztailaren 18tik 2018ko uztailaren 2ra egindako inbertsioak diruz laguntzen dituena.
Gutxienez 3 urtetako antzinatasuna duten Merkataritza sektoreko enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei dago zuzenduta, eta bi motatako inbertsioak laguntzen ditu:
- Merkataritza-jarduera garatzeko beharrezkoak diren altzariak, ekipamenduak, lokala eta kanpoko nahiz barneko elementuak (merkataritza-errotuluak barne) eraberritzeko eta eguneratzeko inbertsioak.
- Merkantzientzako balantza elektronikoak, informatika-ekipoak, aplikazioak eta hauen osagarriak, beti ere merkataritza-prozesuen barnean integraturik badaude edo enpresa-kudeaketarako badira.
Laguntza inbertsio onargarriaren %16a da, baina puntu gehigarriak lortu daitezke. Besteak beste, merkataritza elkarte bateko kide izateagatik diru-laguntza inbertsioaren %17koa izango da.
Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 2an amaitzen da. Eskaerak telematikoki bideratu behar dira Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Enplegu Sailaren webgunean.
La entrada MERKATARITZAKO SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZA PROGRAMA – MEC 2018. aparece primero en Bareak Beasain.