Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

D bitamina, eguzkia gugan

Egunak motzagoak eta giroa grisagoa eta euritsuagoa den urtaroetan ohikogoa izaten da tristura sentitzea. Hainbat arrazoi egon daitezke triste sentitzeko, baina urtaroari lotua doan horren atzean D bitaminaren gutxitze bat egon daiteke.

2019/02/04
Garbiñe Etxaniz

Eguzkitan jartzen garenean azalaren bidez sintetizatzen dugu D bitamina, eguzkiaren argia gure egiten dugu, barrua argituz; ordea, gai horretan aditua den Michael Hollic medikuak dio mundu osoan gorabehera ohikoena dela D bitamina gutxiegi izatea.

Gehienok D bitamina hezurren osasunarekin lotzen dugun arren, harrigarria da bitamina horri buruzko hainbat ikerketek esaten digutena. Inmunitatea modulatzen du, eta horrek alergia, gaixotasun autoinmune eta gaixotasun degeneratiboak prebenitzen laguntzen du. Birus eta bakteriek sortutako infekzioetatik ere babesten gaitu. Hainbat minbiziren prebentzioarekin ere lotzen da, bularrekoa eta kolonekoa adibidez. Kaliforniako Unibertsitateko ikertzaileek baieztatu dute D bitamina behar baino gutxiago izatea minbizi mota guztien «oinarrizko arrazoietako» bat izan daitekeela.

D bitamina gabezia izanez gero, sintomak ugariak izan daitezke: muskuluetako mina, ahultasuna, kalanbreak, dardarak eta inurridurak, energia falta, etengabeko nekea, zorabioak, loaren gorabeherak, egonezina, zirkulazio arazoak, buruko mina, hotza esku eta hanketan, hezurretako mina… eta tristura.

D bitamina gutxiegi dugunean zenbait hormona desorekatu egiten dira, bereziki serotonina eta dopamina, zoriontasunaren hormonak alegia. Serotonina homona bat izan arren, neurotransmisore lanak egiten ditu, gure aldartearen erantzule nagusietakoa da, eta zoriontsu sentitzen laguntzen digu. Ezaguna da triptofanoa aminoazidoaren eta serotonina ekoizpenaren arteko lotura, triptofanoa serotoninaren aitzindaria baita, serotonina sortzeko triptofanoa behar dugu alegia. Elikagaien bidez triptofanoa lortzeko modua badago; landare jatorriko elikagaien artean zereal osoak, platanoak, kakahueteak edo lekaleak iturri onak dira. Animalia jatorriko elikagaien artean, berriz, arraultzak eta esnekiak aipatzen dira. Baina ez ahaztu ikuspegi holistikoa izatea garrantzitsua dela, eta triptofanoa gehitzearekin bakarrik ez ditugula emaitza onenak lortuko. Bestelako elikadura faktoreak eta bizi ohiturak garrantzitsuak dira, horregatik, besteak beste, ariketa fisikoa egitea eta lotako orduak zaintzea beharrrezkoa da serotonina sortzen laguntzeko.

Dopamina, berriz, serotoninaren oso menpekoa da, endorfinen presentzia erregulatzen du, eta baita ere motibazioa eta desioa. Dopamina gabezia sozializazio eta antsietate arazoekin lotzen da. Dopaminaren etsai nagusiak estresa eta lo falta dira. Elikadurari dagokionez, komeni da gure elikadura fruta eta barazkietan aberatsa izatea eta nahikoa magnesio hartzen dugula ziurtatzea; magnesioan aberatsak diren elikagaien artean daude hosto berdeko barazkiak, soja, fruitu lehorrak, oloa, artoa eta kakaoa. Zenbaiti oso lagungarria izango litzaioke kafea gutxitzea edo uztea, dopamina gutxitzen baitu.

Eta beraz, garai honetan triste sentitzeko joera izanez gero, ondo legoke D bitamina nola daukagun jakitea, eta baieztatuz gero behar baino gutxiago dugula (50ng/ml), erremedioa jartzea.

Zaindu elikadura, ez geratu etxean sartuta eguraldi txarragatik, jantzi arropa egokia eta atera eguzki izpi batzuk hartzera, mugitu, egin ariketa fisikoa eta zaindu lotako orduak…

Horrek guztiak lagunduko digu gure hormonak osasuntsu izaten eta aldarte hobean egoten.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 16 00 56
    • goierri@hitza.eus
    • Oriamendi, 32 – BEASAIN
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut