Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Egun on Alexa: ba al dakizu nora goazen?

Zer, ondo portatu al duk Olentzero?» Ez nuen erantzun deigarririk espero, egia esan, joandako Eguberrietan lagun bati egindako galderaren harira. Ondoren entzundakoak, baina, zeharo harritu ninduen.

2019/03/25
Joseba Imaz

Begiak zabal-zabal eginda ihardetsi zidan adiskideak: «Flipatu egin diat, motel. Altavoz inteligente bat ekarri ziguk! Izena ere berezia dik. ‘Egun on Alexa, nolako giroa egiten du gaur?’ galde egiten diok, esate baterako, eta egun hortako eguraldiaren berri ematen dik etxetik atera aurretik».

Ez nauzue gailu teknologikoetan aditua. Aitzitik, kontu hauetan ezjakin (ia) totala naizela esango nuke. Ez diet sekula arreta handiegirik eskaini teknologia berriei. Zer pentsatua eman dit, ordea, mundu erdiko etxeetako ateak zabaldu dituen Alexaren kasuak.

Sarean han eta hemen irakurritakoaren arabera, Amazon multinazional erraldoiaren –konpainia honen jabea, Jeff Bezos, historia guztiko aberatsetan aberatsena omen– laguntzaile birtualaren izena da Alexa. Bozgorailu zilindriko bat euskarri fisiko gisa hartuta, sistemaren oinarrian dagoen teknologia adimentsu eta konektatuari esker, erabiltzaileak galderak edo aginduak eman diezazkioke etxezain inteligenteari: dela kanta jakin bat jarri dezala edo egongelako argiak piztu ditzala agintzeko, dela txiste bat eskatzeko edo eguraldiaren berri galdetzeko.

Antza denez, Alexa izan zen, orain dela bost urte, gaitasun horiekin merkaturatu zen lehen dispositiboa. Baina dagoeneko ez da bakarra. Estatu Batuetan 2014 eta 2017 artean dagoeneko gisa horretako 34 milioi bozgorailu saldu zituen Amazonek; 2018an, berriz, beste 6,6 milioi. Beste erraldoi digital ezagun batek, Google-ek, alegia, antzeko 7,2 milioi tramankulu saldu zituen iaz AEBetan. Beti ere aldizkari espezializatuen aurreikuspenei jaramon eginez, bozgorailu adimentsuen merkatuak 12.000 milioi dolar lortuko ditu salmentetan 2023an. Imajinatzea ere kosta egiten den zifra, inondik ere.

Gurean ere, etxe batzuetako sasi-maiordomo bihurtu da dagoeneko XXI. mendeko sorginkeria berri hau. Galdetu bestela inguruan, ea zuen lagunek Alexa ezagutzen duten. Zeresana eta bromarako gaia ematen duen kontua da.

Ez nizkioke alde txarrak soilik ikusi nahi, hala ere. Ez oso urruneko etorkizun batean baliteke ahots bidezko laguntzaileak, wifi bidez, etxeko aparailu guztietara konektatu ahal izatea. Eta gauza jakina da domotika esaten zaion hori lagungarria izan daitekeela eguneroko bizitzan, kanpoko eta etxeko lanak uztartzeko garaian. Zer esanik ez osasun edo mugikortasun arazoak, nahiz desgaitasuna duten pertsonen kasuan. Zahartzaroak ezartzen dizkigun oztopo eta nekeak teknologiaren bitartez gainditzeko aukera berriak zabaltzen dituzte horrelako gailuek.

Hasteko, hala ere, nahiago dut horrelako aurrerapenak erreparoz hartu. Mugikorrekin edo telebista adimentsuekin bezala, etxera Alexa edo bere lehengusuren bat gonbidatzeak izan ditzakeelako albo-kalteak. Ustez kaltegabea den bozgorailuari zerbait galdetzen diogunean, gure planen berri ematen diogunean, gure bizitzaren eta ohituren berri ematen ari baikara multinazional erraldoi bati. Beste behin, berez intimoak behar luketen milaka eta milaka datu interes komertzialen esku uzten ari gara.

Ikuspuntu kritiko asko sor ditzakeen kontua da –gurea bezalako hizkuntza minorizatuen presentzia beste baterako utziko dugu–. Gero eta gizarte indibidualista eta bakartiagoa egiten ari garen garaiotan, bozgorailu batekin hizketan jardutea paradoxikoa da, zerbait esatearren. Hurkoarekin aurrez aurre solasteko gero eta gaitasun mugatuagoak ditugu, eta aldi berean dispositibo bati txisteak (txarrak) kontatzeko eskatzen diogu. Tristea da oso. Sexu harremanetarako ere gero eta ohikoagoak omen dira plastikozko panpin ultra-errealistak. Apustu egingo nuke laster Amazonera edo Google-era konektatuta egongo direla hauek ere. Gure barrura eta gertukoengana gerturatu beharrean, badirudi horrelako tramankuluei itaun egiten diegula: ba al dakizu nora goazen, Alexa?

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 16 00 56
    • goierri@hitza.eus
    • Oriamendi, 32 – BEASAIN
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut