Zuzendaritza kontseiluak erabaki du horrela nahi duten jokalariei, urteko kuotaren %10a berreskuratzeko aukera izango dutela
Jokalari agurgarriak Une ezohikoa bizitzen ari gara. Covid-19ak eragindako pandemiak gizarte gisa ahulak garela erakutsi du, eta gure ohiturak aldatzera eta gure plan pertsonalak eta kolektiboak aldatzera behartu gaitu. Goierri Gorri-ak bere maitasun eta babes osoa helarazi nahi dizue pandemiaren ondorioak zuzenean jasaten ari zaretenoi eta gure doluminak bidali nahi dizkizuegu aste hauetan gertukoren bat […]
Jokalari agurgarriak
Une ezohikoa bizitzen ari gara. Covid-19ak eragindako pandemiak gizarte gisa ahulak garela erakutsi du, eta gure ohiturak aldatzera eta gure plan pertsonalak eta kolektiboak aldatzera behartu gaitu.
Goierri Gorri-ak bere maitasun eta babes osoa helarazi nahi dizue pandemiaren ondorioak zuzenean jasaten ari zaretenoi eta gure doluminak bidali nahi dizkizuegu aste hauetan gertukoren bat galdu dezuten familiei; era berean, pandemiaren lehen lerroan birusaren aurka borrokan diharduten guztien lana aitortu nahi dugu, horren ondorioz guztion bizitza errazagoa bihurtzen bait da. Eskerrik asko.
Lehiaketa guztien behin betiko amaituta, esku artean genuen aukera, zuzen zuzenean eragiten dio klubaren egoera ekonomikoari. Gainera, gure etorkizun hurbila nolakoa izango denaren zalantza gehitzen badugu, egoera oso zail baten aurrean gaudela baiezta dezakegu. Zaila ezustekoagatik, eta zaila sortutako ziurgabetasunagatik. Ez da ziurtasun garaia. Baina bai determinazio eta indarrez aritzekoa.
Goierri Gorri-ak oso bizitza laburrarekin. Une zoragarriak izan ditugu, baina baita ere oso konplexuak. Gaur berriro azken hauetako bat dagokigu eta denoi eragiten digu, baina ziur gaude guztion artean egoera hau gaindituko dugula. Egoera berri hau oso larria da klubarentzat arlo ekonomikoan; maitasunez eta zorroztasunez aztertzen ari garena. Ez dakigu zein neurritan eragingo duen erakunde publikoetatik, federakundeetatik, Errealetik edo enpresa pribatuetatik jasotzen ditugun diru laguntzetan, baina argi daukagu ondorio negatiboak izango ditugula.
Era berean, argi dago lehiaketen amaituta ondorioz, ezingo dugula gure taldeez gozatu futbol zelaitan, gutxienez iraila arte. Hau dena horrela izanik, zuzendaritza kontseiluak erabaki du horrela nahi duten jokalariei, urteko kuotaren %10a berreskuratzeko aukera izango dutela.. Horretarako, dokumentu bukaeran dagoen enlazea klikatu eta dokumentua bete ekainaren 15a baino lehenago.
Berreskuratzen ez den dirua, zuzentzen zailak izango diren kontuak zuzentzen erabiliko dugu. Jasotzen den laguntza gehigarri guztia, ongietorria izango da klubarentzat,
etorkizunean lanean jarraitu ahal izateko. Klubeko partaide bezala ematen duzuen izugarrizko laguntza eskertuz, zelaietan berriro laister ikusiko garen esperantzan.
Agur bero bat,
BETE DOKUMENTU HAU KUOTAREN ITZULKETA ESKAERA EGITEKO