Euskararen Nazioarteko Egunaren harira
Urtero bezala, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekintza egin ditugu euskaltegian. Esaterako, ikasleek gustuko hitzak idatzi dituzte, eta horma-irudi polita osatu dugu guztion artean. Bestalde, Ordiziako Hitzaro euskara elkarteak antolatuta, Jon Sarasuak eskaini zuen hitzaldian izan ginen. Euskarari dagokionez, nondik gatozen, non garen eta nora goazen izan zuen hizpide Sarasuak. Metafora bat baliatu zuen: Urbiara igo gara, baina hortxe gaude geldi, eta, gainera, behe-lainoa dugu inguruan. Bi aukera ditugu: fondan sartu eta txorizo pintxoa jan, bertan goxo, edo indarrak batu eta Aizkorrira igo. Ea, bada, behe-laino artean aldapa igotzen hasten garen!