Ikasturte berri baten hasiera
Aurreko ikasturtearen ez ohiko amaiera eta gero, 2020-21 ikasturtea hasteko unea iritsi zaigu. Uneko egoera ikusita, ikasturte berria aldaketa handiekin...
Aurreko ikasturtearen ez ohiko amaiera eta gero, 2020-21 ikasturtea hasteko unea iritsi zaigu. Uneko egoera ikusita, ikasturte berria aldaketa handiekin datorkigu. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, Osasun Sailak, Osalanek eta Ikastolen Elkarteak emandako irizpideak jarraituz, ikasleen eta langileen osasuna eta segurtasuna babestuko dituen erabakiak hartu ditugu.
Informazioa etxe guztietara bidali badizuegu ere, jarraian, jarraitu eta aintzat hartu beharreko aginduak eta aholkuak ekarri nahi izan dizkizuegu:
- 6 urtetik gorakoek musukoa jantzita eraman beharko dute (bigarren musukoa eramatea ere aholkatzen dizuegu).
- Etxetik irten aurretik tenperatura hartu beharko dute (37º baino gehiago izanez gero, ikastolara ez etorri eta abisua eman).
- COVID-19rekin bateragarria den sintomatologia izanez gero, gauza bera egin behar da.
-
Errespetatu ikastolako ordutegia eta sartu seinaleztatutako bidetik.
- Ikastolan sartu aurretik, eskuak garbitu (gel hidroalkoholikoa eskura izango duzue).
- Komunak era ordenatuan baino, ezin dira erabili.
- Irakasleek emandako jarraibideak errespetatu.
Hauxe da egunotarako giltzarria: elkar zaintzea. Erantzukizunez jokatzea, finean: jende pilaketak saihestea, eskuak maiz eta ondo garbitzea, musukoa ondo erabiltzea eta kalteberak bereziki babestea. Zure osasuna, nire osasuna, GUZTION osasuna zain dezagun!!!