Kilometro Bertikala, maiatzak 31, 16:00
FITXA TEKNIKOA Data: 2019ko Maiatzak 31, ostirala. Irteera: Ordua: Zegaman 16:00etan. Tramo kronometratua: Arriaundi 505m altuera. Helmuga: Iraule 1520m altuera. Luzeera: Tramo kronometratua: 3000m. Tramo neutralizatua: 2200m. (Beroketa saioa) Denera: 5200m. Desnibela: 1015m (Arriaundi – Iraule). Partaidetza: 250.
1. Data eta lekua: Zegama-Aizkorri KB 2019ko maiatzaren 31an ospatuko da, irteera arratsaldeko 16:00-etan izango delarik.
2. Ibilbidea: Proba, Zegamako trenaren apeaderoa, baina km 1 lehenago dagoen bidegurutzetik, irten, eta Arriaundi gainera igoko da. 5.200 metroko luzera du eta 1015 metroko desnibel positiboa izango du.
3. Partehartzea: 18 urtetik gorako atleta, mendizale eta kirolari guztiek dute proban parte hartzeko aukera arautegi honetan adierazitako guztia onartu eta zehaztutako baldintza guztiak betetzen badituzte behintzat. Gehienez, 250 lagun onartuko dira.
4. Mailak: (proba ospatzen den egunean duten adina)
Gizonezkoen maila
18 urtetatik gorakoak.
Emakumezkoen maila:
18 urtetatik gorakoak