ARALARKO NATUR PARKEAREN KUDEAKETA JASANGARRIRAKO PROPOSAMENA
ARALARKO NATUR PARKEAREN KUDEAKETA JASANGARRIRAKO PROPOSAMENA
Lan honen helburua, Natur Parkearen kudeatzaile nagusi den Gipuzkoako Foru Aldundiari eta baita Enirio Aralar Mankomunitateari ere, Landarlan Ingurumen Elkartearen aldetik, ingurune babestu honen kudeaketa jasangarri baterako proposamen bat luzatzea da.
Proposamena ez da soilik ingurumenaren kontserbazioaren mesedetan eginikoa, baizik eta Natur Parkearen ondare naturala babesteaz gain, bertan larratzeko eskubidea duten abeltzainen mesedetan eginikoa ere bada.
Zinez sinesten dugu proposamen hau azken urteetan sortu den gatazka sozialari irtenbidea bilatzeko dokumentu egokia dela, honenbestez, Aralarren erabiltzaile guztientzako mesedegarria dela.
Proposamen sintetizatu bat da, Aralar Natur Parkearen helburuak betetzera bidean egindakoa, eta aurrez Aralarren egin diren azterketa anitzetan eta Legedian oinarritzen da.
“Naturguneen eta Basa-flora eta Basa-faunaren Kontserbazioari buruzko martxoaren 27ko 4/1989 Legeak Natur Parkeei buruz zera dio:
“Natur Parkeen helburua natur baliabideak babestu, kontserbatu, leheneratu eta hobetzea da, bereziki, natur guneak eta flora eta fauna basatiak. Gainera, kudeaketa horren printzipioetako bat bertako paisaien aniztasuna, berezitasuna eta edertasuna babestea da”. Helburu hau izanik lanaren oinarri.
Hona hemen proposamen osoa irakurtzeko esteka
Hona hemen proposamen osoa irakurtzeko esteka