ASTEBUKAERA HONTAN ERRUGBIA IZANGO DA NAGUSI GOIERRIN
Ordizia Rugby Elkarteak iaz egin ziren saioen kudeaketa onari esker eta Get Into Rugby programak iaz izan zuen arrakasta tarteko, 2019-2020 ikasturtean lau errugbi jardunaldi egitea erabaki dute eskola kiroleko arduradunek. Lehenengoa, otsailaren 15ean egingo da eta 1.200 haur inguru bilduko ditu. Gure kirola sustatzeko ezinbestekoa izango dira jardunaldiok eta, bide batez, haurrek zein gurasoek... Read More
Ordizia Rugby Elkarteak iaz egin ziren saioen kudeaketa onari esker eta Get Into Rugby programak iaz izan zuen arrakasta tarteko, 2019-2020 ikasturtean lau errugbi jardunaldi egitea erabaki dute eskola kiroleko arduradunek. Lehenengoa, otsailaren 15ean egingo da eta 1.200 haur inguru bilduko ditu.
Gure kirola sustatzeko ezinbestekoa izango dira jardunaldiok eta, bide batez, haurrek zein gurasoek kirol eder hau gehiago ezagutzeko aukera bikaina izango dute. Edonork parte hartu dezakeen kirola da gurea eta ez dio axola altua, baxua, geldoa, azkarra edo txikia izatea. Guztiok har dezakegu baloia eskutan, korri egin eta entsegua lortu. Larunbata aukera ona izango da hau Guztia frogatzeko.