ELKARRIZKETA: IÑAKI GALPARSORO
“Herritik sortu eta eraikitako kluba da Ordizia Rugby Elkartea eta horrela segitu behar du” Ordiziako taldeak jada 19/20 denboraldia alde batera utzi eta aurtengoari begira jarri dira. Egoera ez da erraza eta momentu honetan txapelketen hasierak eta formatuak zalantzaz beteta aurkitzen dira. Iñaki Galparsoro klubeko presidentea hurrengo urtera begira itxaropentsu azaltzen da: “Jokalari berriak ekarri... Read More
“Herritik sortu eta eraikitako kluba da Ordizia Rugby Elkartea eta horrela segitu behar du”
Ordiziako taldeak jada 19/20 denboraldia alde batera utzi eta aurtengoari begira jarri dira. Egoera ez da erraza eta momentu honetan txapelketen hasierak eta formatuak zalantzaz beteta aurkitzen dira.
Iñaki Galparsoro klubeko presidentea hurrengo urtera begira itxaropentsu azaltzen da: “Jokalari berriak ekarri ditugu kopa edo liga irabazteko aukerak ditugula sinisten dugulako”. Pasa den denboraldiaren inguruan eta datorren denboraldiaren gorabeheren inguruan hitz egin du Galparsorok.
Aurreko denboraldiaren inguruan ze balorazio orokor egingo zenuke?
Aurreko denboraldian zuzendaritza taldearen helburu nagusiena, klubaren antolakuntza berria martxan jartzea izan da. Zalantzarik gabe lortu dugu eta honek klubaren eguneroko dinamikan hobekuntza nabarmenak izan ditu. Orain estruktura berri honek bere antolaketan eta lan egiteko eran, egokitzapenak eta hobekuntzak egiten jarraituko du.
COVID-19aren ondorioz txapelketa ohikoa baino lehenago amaitu zen, jarraitu izan balu uste duzu Ordiziak ligako txapeldun izateko aukerak zituela?
Martxoak 14 ko etxeratzea golpe latza izan zen. Denboraldiak oso itxura polita zuen. Lehen ekipoko emaitzak ikaragarri onak izaten ari ziren eta finalerdiak etxean jolasteko aukera handiak genituen. Egoera berri honek dena zapuztu zuen, hala ere badakigu zein den bidea eta horri eutsiko diogu.
Hurrengo denboraldiari begira zalantza ugari daude eta oraindik ez da ezer segurua. Momentuz uste duzu Liga urriaren 11n hasiko dela edo beste atzerapen bat jasango du?
Aurtengo denboraldiari begira, ligako kluben eta federazioaren helburua denboraldia urriak 11n hastea da. Nahi eta nahiez hasierako data bat behar dugu makinaria guztia martxan jartzeko. Hala ere, egutegian aukera ezberdinak aurreikusten dira egoera berriei erantzuteko.
Ba al dakizue ze motatako liga izango den? liga murriztu bat egitea edo itzulera bakarreko liga bat egitea ere proposatu dira.
Ohorezko mailari dagokionez intentzioa formatu klasikoa mantentzen da, bi buelta eta ondoren play off-ak. Baina beste aukera batzuk ere planteatu dira egoeraren arabera moldatzeko.
Azpi kategoriatan, ez dago ez klubaren ezta federazioaren esku. Kasu hauetan eusko jaurlaritzak agintzen du. Baina, garbi dugu lanean jarraituko dugula. Momentu honetan kirol.plangintza berezi bat prestatzen ari gara egoera honi aurre egiteko.
Babesleen aldetik klubak laguntza jasotzen jarraituko du edo nabari da COVID 19ak utzitako egoera ez dela ona?
Zorionez gure sponsorrek klubarekin duten konpromisoa mantentzen dute. Honek gure lana geroz eta hobeto egiteko hauspoa ematen digu. Kasu honetan, gure proiektuan sinesten dutenei eskerrak emateko aprobetxatu nahi dut.
Jokalari berri ugari jada iragarri dira. Hemendik liga hasierara bitarte sorpresarik izango dugu edo taldea jada itxita dago?
Kirol arloaz arduratzen direnek itxitzat ematen dute, beraz, ez dut uste jokalari berririk ekarriko dugunik.
Joan den denboraldia taldeak forma onean amaitu zuela ikusita, aurtengoan titulurenbat lortzeko itxaropenik ba al duzu?
Aurten ilusio handiz ari gara lanean. Jokalari berriak ekarri ditugu kopa edo liga irabazteko aukerak ditugula sinisten dugulako.
Ze mezu bidaliko zenieke Ordiziako zaletuei hurrengo denboraldian ere, orain arte egin duten moduan, beraien laguntza eta animoak eman ditzaten?
Azkenik, gure zaletu eta bazkideei beraien babesarengatik eskerrak eman nahi dizkiegu. Herritik sortu eta eraikitako kluba da Ordizia Rugby Elkartea eta horrela segitu behar du. Horregatik aurten oso garrantzitsua da kluba egiten dugun guztion laguntza eta babesa. Ziur gaude egoera berezi honetatik ere aurrera aterako garela, badakigulako bakarrik gutxi garela eta elkarrekin dena izan gaitezkeela. Honez gain, klubeko kategoria baxuei eta eskolari begira taldea ere buru belarri ari da lanean. Nahiz eta eusko jaurlaritzaren aldetik oraindik erantzun gabirik ez izan, aurtengoan ere Ordiziako gazteek errugbiaz gozatzen jarraitzeko aukera izatea da klubaren lehentasuna. Klubetik zuzenean gazte horiengana zuzendu nahi dugu eta errugbian jolasten jarraitzeko bultzatu. Hurrengo denboraldian, modu batean edo bestean errugbia izango duzuela ziurtatzen dizuegu eta ez galdu ilusio hori, klub hau denon artean eraikitakoa delako eta aurrera jarraitzeko denon beharra dugulako.